XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Laster gelditu zan kotxe bat hogei metroko urruntasunean.
Haizeak atorra mobiduten eutson eta kontuz kontuz eskuakaz heldurik beharrezkoena baino gehiago ez erakusteko kotxerantz joan zan lotsaz hilda ia.
Gizon gazte batek zabaldu eutson kotxeko atea ta Begoñak bildurraren bildurrez ia berba egin ezin ebala,
Kotxeko gizona harrituta egoan.
Ulertu eutson eta kotxea ibilten hasten zala.
Begoña orain trankilago sentitzen zan.
Hamar kilometro ibili orduko kotxeak autopistatik urten eban.
Begoña ikaratu egin zan, baina gizonak,
Etxe handi baten aurrean gelditu ziran.
Gizonak kotxean geratuteko seinak egin eutsozan.
Gero kotxetik urten ta etxe hartan sartu zan.
Laster agertu zan kotxeko gizona ertzain bigaz.
Kotxera hurretatu ziranean ertzain biak makurtu ziran kristeletik begiratuteko, ta Begoña gabeko atorragaz erdi jantzita ikusi ebenean harritu egin ziran.
Orain kotxe aurrean zutunik hirurak berbaka dagoz.
Ertzain bat etxean sartzen da.
Barriro dator eta uniformeko txake bat dakar.
Kotxearen atea zabaltzen dau eta Begoñari emoten deutso.